miércoles, 29 de abril de 2009

Txus Jaio

Txus Jaio Markina–Xemeningo mutila da, 32 urte ditu eta gaztetatik autoak oso gustuko izan ditu; Carlos Sainzen taldean egon zen Ford-ekin eta Espainiako bi lehiaketa irabazi zituen. Mundu guztian zehar ibili da autoarekin lasterketak egiten; orain, aldiz, bere BMW 325arekin ari da. Gaur egungo Euskal Herri mailan ikuskizuna ematen duen pilotu onetarikoa da eta oso miretsia ikusleen artean.

Ford utzi zuenean auto-lasterketetan gehiago ez zela ibiliko uste zuen baina bere emazteak eman zuen aurrerapausoa eta orduan BMW autoa erosi zuen. Beste auto batzuk ere izan ditu; besteak beste Ford-sierra bat. Besteren bat ere eduki du baina onena orain duen tramankulua da, kotxe prestatua. Atzeko motorra dauka, bihurguneetan hobeki irteteko eta ikuskizun handiagoa emateko, diru asko ez zuenez eta autoaren prestakuntzak oso garestiak izaten direlako behin baino gehiagotan pentsatu izan du auto mundua uztea baina azkenean ezin izan du utzi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario